2023(e)ko azaroaren 26(a), igandea

2023ko Azaroak 22

 Kaixo lagunok!!

Gaurkoan ere artistaz jositako ahotseneako saio bat ikusteko aukera izango duzue. Jarraian, argazki eta bideoak ikusi ahal izango dituzue. Gozatu!!!

Aurkezle lanetan Jordi aritu zen eta primeran egin zuen bere lana!!


Super ondo Jordi!!


Hasiera emateko, Alisak, Paulak, Janirek eta Narak Go!azen taldearen "Lagunak" abestiarekin beraiek asmatutako dantza dantzatu eta abestu zuten.





Artista haundiak zuek!!!


Jarraian, Sarak, Aitanak eta Paulak Just Dance bat dantzatu zuten Zetak taldearen "Itzulera" abestiarekin.



Zoragarri!!


Ondoren, Dupla taldearen "Dantza gaua" abestiarekin, Amaiurrik, Elenek eta Ariannek Just Dance bat dantzatu zuten.



Primeran neskak!!


Eta gaurko saioari amaiera emateko, Euskararen egunean eskolako festan abestu behar dugun abestietariko bat abestu genuen denok elkarrekin. 


Mundial talde!!!

Mila esker gaurkoan urbildu zareten guztioi. Hurrengoan, gehiago!!!













 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina