2023(e)ko azaroaren 26(a), igandea

2023ko Azaroak 15

 Kaixo lagunok!!

Aurreko azaroaren 15ean Ahotseneako beste saio bat burutu genuen. Jarraian, saio horren nondik-norakoak ikusteko aukera izango duzue. Gozatu!!

Saioaren aurkezlea Olatz izan zen eta primeran egin zuen!



Hasteko, Elenek eta Ariannek, Bulego taldearen "Kantu bat" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.




Oso ondo bikote!!


Ondoren, Goretik eta Ayanak, ETS taldearen "Ametsetan" abestia erabiliz, Just Dance bat dantzatu zuten.


Primeran!!!


Jarraian, Sarak eta Olatzek Just Dance bat dantzatu zuten Kantu Kolore taldearen "Esna zaitez" abestiarekin.



Zoragarri!!!


Ondoren, beste Just Dance bat ikusteko aukera izango genuen. Oraingoan, Marak, Naroak eta Izadik egin zuten dantza eta Etxepe taldearen "Alboka" abestia erabili zuten.



Ederto!!


Eta amaitzeko, guztion artean Kantu Kolore taldearen "Zabaldu begiak" dantza eta abestia dantzatu eta abestu genuen.







Primeran pasatu genuen asteazkeneko patio ordua. Hurrengoan gehiago artistak!!!











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina