2022(e)ko martxoaren 27(a), igandea

LH3 eta LH4koen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!

Pasa den martxoaren 23an LH3 eta LH4koek Ahotsenean parte hartu zuten. Jarraian, beraien argazki eta bideoak ikusteko aukera izango duzue. Gozatu!!

Hasteko, Asierrek gitarrarekin "Zorionak zuri" abestia jo zuen. Martinaren urtebetetzea izan zela aprobetxatuz, denon artean abestu genion abestia Asierren gitarraren melodiarekin batera. Oso detaile polita izan zen!!!



Ondoren, Elenek, Ariannek eta Ayanek "Welcome to my town" abestia abestu eta dantzatu zuten.



Hauen ostean, Anerrek, Amaiurrek, Olatzek eta Goretik "Ametsetan" abestia dantzatu zuten.




Eta amaitzeko, denon artean "The evolution of dance" dantzatu genuen. Primeran pasatu genuen!!!




Barkatu, azken bideo hau ikusteko buruak okertu beharko dituzue... Sentitzen dut!!!

Besterik gabe, mila esker 3. maila eta 4.maila!!!! Hurrengoan gehiago abestu eta dantzatuko dugu!!!!

LH5ekoen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!!

Pasa den martxoaren 16an LH5ekoek hartu zuten parte Ahotsenean. Hementxe beraien argazki eta bideoak!!!!

Hasteko, Garik, Egoik eta Adamek "Policeman" abestia dantzatu zuten.



Ondoren, Isabellak, Wiamek eta Danelek "Chantaje" abestia dantzatu zuten... eserita!!!!





Ondoren, Danelek abesti bat abestu zuen.



Abesteko gogoekin jarraitzen zuten eta Egoik eta Adamek beste abesti bat abestu zuten.


Eta bukatzeko, denon artean "Shaky Shaky" abestia dantzatu zuten. 


Mila esker 5.maila!!! Hurrengoan gehiago!!!!!


2022(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

LH3 eta LH4koen AHOTSENEA IRUDITAN

Kaixo!

Pasa den otsailaren 23an LH3ko eta LH4ko ikasleek ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Hementxe argazki eta bideoak!!


Hasteko, Martinak, Raziellak, Sarak eta Dilanek "Macarena" dantzatu zuten.



Ondoren, Anerrek, Ariannek, Elenek eta Imamak Potx eta Lotxen "Auskalomendi" abestia kantatu eta dantzatu zuten.



Beraien ostean, Naif, Martina, Dilan, Sara, Elene, Arianne, Raziella, Goreti, Aner, Belit, Imama eta Ayane abesti pare bat abestu eta dantzatzera animatu ziren. Aupa ekipo!!!






Mila esker 3.4.maila!!!!!

Hurrengoan gehiago!!!