2022(e)ko otsailaren 21(a), astelehena

LH5ekoen AHOTSENEAN IRUDITAN

 Kaixo:

Pasa den otsailaren 16an LH5ekoek hartu zuten parte Ahotsenean. Hona hemen beraien saioko irudi eta bideoak!!

Hasteko, Maddik, Isabellak eta Elaiak "Tacones rojos" abestia abestu zuten. Ederto gainera!!


Ondoren, Danelek eta Wiamek, Just Dance egin zuten "Timber" abestiarekin. Primeran!!



Beraien ostean, Isabellak "Indigo" abestia kantatu zuen. Itzel!




Gero, Danelek "Agua" abestia abestu zuen. Ederto artista!!



Ondoren, eta abesteko gogoz tope zeudelarik, Elaiak, Maddik eta Isabellak "Mon amour" abestia abestu zuten.



Eta amaitzeko, denok elkarrekin (ni barne) "Macarena" abestia dantzatu genuen.




Ederto ibili ginen!!!

                                 Mila esker 5.maila!! 

2022(e)ko otsailaren 12(a), larunbata

LH6koen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo, kaixo!

Pasa den asteazkenean, otsailaren 9an, LH6koek parte hartu zuten ahotsenean. 

Jarraian, egun horretako irudi eta bideoak!!!

Egun horretako aurkezleak Maddi Muñoz eta Elene Mena izan ziren.


Lehenengoak Just Dance dantza egiten Zura, Lur eta Matixa izan ziren. Beraiek, "Policeman" izeneko kanta dantzatu zuten.


Bigarrenak, Maddi, Elene, Ihara eta Eneida izan ziren. Hauek, "What makes you beautiful" abestia dantzatu zuten, One Direction taldearena.



Hauen ostean, Aminak eta Iratik, "Borboletinha" dantza dantzatu zuten.



Abesteko gogoa sartu zitzaien eta Lurrek, Matixak, Maddik, Elenek, Iratik, Zurak eta Eneidak Idoia Asurmendiren "Viejo Refranero" abestia kantatu zuten. "Cantar y cantar...."



Eta amaitzeko, Aminak eta Ellen Murillok "Hips don`t like" abestia dantzatu zuten.



Hurrengoan gehiago!

Mila esker 6.maila!!!