2022(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

2.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo guztioi!!!

Pasa den ekainaren 15ean, 2.ziklokoek ikasturte honetako azken ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Jarraian, bertako argazki eta bideoak ikusgai!!

Hasiera emateko, Ayanek eta Elenek "Aldapan gora" abestiarekin Just dance bat dantzatu zuten.




Primeran!!!

Jarraitzeko, Amaiurrek pianoko kontzertu zoragarri bat eskeini zigun guztioi.






Ederto!!!


Ondoren, Anerrek eta Ariannek, Just Dance bat erabiliz "Hitzekin" abestia dantzatu zuten.



Mundial!!

Jarraian, Sarak eta Martinak "Evolution of dance" dantzatu zuten.



Zoragarri!!

Hauen ostean, Olatzek eta Goretik "Baloreak" abestia erabiliz Just dance bat dantzatu zuten.



Ederto!

Eta amaitzeko, LH4ko Dilanek, Arseniik, Raziellak, Sarak eta Paulak, Just Dance erabiliz "Klika Korrika" abestia dantzatu zuten.



Primeran!

Mila esker guztioi!!! Hurrengo ikasturtean, gehiago!!!!!

























2022(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

3.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo:

Aurreko maiatzaren 25ean 3.zikloko ikasleek Ahotsenean parte hartu zuten. Begira, begira!!

Hasteko, Gari, Danel eta Adamek "Aldapan gora" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten. Bikain!




Ondoren, Matixak, Zurak, Lurrek, Eneidak eta Elenek beste Just Dance bat egin zuten "Errepidean" abestiarekin. Mundialak hauek ere!





Hauen ostean dantzan jarraitu zuten; oraingoan, Iratik, Iharak, Elenek eta Eneidak "Heldu da garaia" abestia baliatu zuten dantza egiteko. Zoragarri!!




Ondoren, Aminak eta Maddik gimansia erritmikoko erakustaldi bat egin zuten "Ametsetan" abestia erabiliz. Artistak!!!!


Eta amaitzeko, Maddik, Isabellak, Garik eta Danelek Just Dance bat dantzatu zuten "Aldapan gora" abestia erabiliz. Primeran!!!




Mila esker 3.ziklo!!! Hurrengoan gehiago!!!!!