2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

LH5ekoen AHOTSENEAN IRUDITAN

 Kaixo!

Pasa den asteazkenean LH5ekoen txanda izan zen Ahotsenean... Elaia eta Isabella bakarrik etorri ziren baina ederto pasatu genuen hirurok elkarrekin!!!

Hasteko, pianoa jotzen ikasten aritu ginen



Eta amaitzeko, Tik Tok-eko "Love nwantiti" beraien gustuko abestia dantzatu zuten. Gaurkoan ere, entzuten eta dantzatzen ditugun abestien letren inguruan hausnartu behar dugula gogoratu behar... Kontuz abestiak esaten dituen gauzekin!!! Aurrez aztertu behar dira hitzok...


Hurrengoan, gehiago!




2021(e)ko azaroaren 19(a), ostirala

LH3 eta LH4koen AHOTSENEA IRUDITAN!!

Kaixo!

Pasa den asteazkenean, azaroak 17an, LH3koek, LH4koek eta tximeleta gelako Belitek eta Imamak parte hartu zuten ahotsenean. Ederto ibili ginen!!! Hementxe argazki eta bideoak!!!


LH3 eta LH4ko ikasleentzat lehenengoa aldia zen Ahotsenean parte hartzen zutena eta oraingo honetan ez zen aurkezlerik egon.

Lehenengoak dantza egiten Sara eta Martina izan ziren. Hauek Just dance dantzatu zuten, "Timber" abestia. Gogoratu genuen, abestien letrak aztertu behar ditugula askotan hizkuntza sexista izaten baitute, abesti honen kasuan adibidez.


 

Ondoren, Iliek, Anerrek eta Dilanek "The evolution of dance" dantzatu zuten.



Olatz, Aitana eta Paulak "Aitana & Zoiloren 

Mon amour abestia abestu eta dantzatu zuten.

 

 




Eta bukatzeko Arianne, Ayane, Belit, Elene eta Goretik "Minions-en Papaya" dantzatu zuten. 
Bukaerarako, ahotseneako partaide guztiak dantzan zeuden!!!!






Amaieran danok dantzan!

Urtarrilean, berriro elkartuko gara!!!!

2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

LH6koen AHOTSEA IRUDITAN!!!

Kaixo musikariok!!

Jarraian, aurreko asteazkenean, LH6koek egindako Ahotseneako argazki eta bideoak ikusi ahal izango dituzue.


Aurkezle lanetan, Zura eta Lur.




Elene eta Maddik Just danceko "Timber" izeneko abestia dantzatu zuten. 

Aurrez, komentatzen ibili ginen abestien letrak aztertu behar ditugula, askotan, emakumea objetu sexual bat bezala aurkezten baitute eta hori ez delako onargarria.

            Elene eta Maddi dantzan.



Iratik, "Ikusi Mendizaleak" abestia jo zuen pianoarekin



 Irati pianoa jotzen.


Lur, Zura, Matixa eta Malenek just dance egin zuten, “Waka waka” abestia.



Iker eta Enaitz Aperribaik marrazki bizidun japones batzuen abestia abestu eta dantzatu zuten: “One piece opening 16 Hands up!”




Iratik, Fatimak, Aminak eta Ellenek just danceko “What makes you beautiful” abestia dantzatu zuten.



     Irati, Fatima, Amina eta Ellen dantzan.


MILA ESKER GUZTIOI!!!!!!!



2021(e)ko azaroaren 10(a), asteazkena

ADI!!!! EGUTEGIAN ALDAKETA!!!!

 KAIXO!

BARKATU, BAINA AHOTSENEAKO EGUTEGIAN ALDAKETA BAT EGIN BEHARRA IZAN DUGU ETA ADI ALDAKETAREKIN:

- AZAROAK 17AN, LH3 ETA LH4 IZANGO DIRA AHOTSENEAKO PARTEHARTZAILEAK. 

- AZAROAK 24AN , LH5.

BARKATU ERAGOZPENAK ETA JARRAITU MUSIKAREKIN GOZATZEN!!!!

2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

AHOTSENEA BERRIRO MARTXAN!!!!

 


Kaixo danoi!!

Hainbat urtetan geldi egon ostean, bai musika bloga baita Ahotsenea ere martxan jarriko ditugu. πŸ˜„πŸ˜„πŸ˜„πŸ˜„πŸŽ†πŸŽ‡πŸŽ‰πŸŽŠπŸŽΆπŸŽΆ


Ahotseneak azaroaren 10ean zabalduko ditu aretoko ateak goizeko 11:00tatik 11:30 bitartera eta ekitaldia irekiko dutenak 6.mailako ikasleak izango dira. Ondoren, azaroaren 17an eta ordu berdinean, 5.mailakoek izango dute Ahotsenean parte hartzeko aukera eta azaroaren 24an 3. eta 4.mailakoen txanda izango da.

Hona hemen ikasturte honetako egutegia:



Ahotsenean, zuen musikaren inguruko abileziak aurkeztu ahal izango dituzue: musika tresnekin kontzertutxoak, karaokea erabiliz abestiak abestu, koreografia ezberdinak... Musikarekin harremana duen edozer egiteko aukera izango duzue, beti ere elkar errespetatuz eta eginiko lana eta esfortzua baloratuz.



Laguntza behar izanez gero, musikako Maitane irakaslearekin hitz egin edo emaila idatzi: maitane@luisezeiza.eus-era!!