2022(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

2022ko abenduaren 7ko saioa

 Kaixo guztioi!

Gaurkoan, abenduaren 7an egindako Ahotseneako bideo eta argazkiak izango dituzue ikusgai.

Martina izan zen aurkezlea.


Oso ondo egin zuen!!


LH4ko Ariannek, Anerrek, Amaiurrek, Goretik, Elenek eta Anerrek “Ametsetan” abestiarekin Just Dance bat dantzauko zuten.


Primeran!!

Hauen ostean, Danelek, Ethanek, Gorkak eta Hugok "Klika Korrika" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.


Ederto ekipo!!

Hauen ostean, Sarak eta Olatzek "Baloreak" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.



Ups! Bideoa albo batera dago...ez dakit zergatik!! Zuek primeran egin zenuten!!

Eta egun hontako saioa amaitzeko, Danel Segoviak Just Dance bat dantzatu zuen Neomak taldearen "Ilargi berriak" abestiarekin.



Mundiala zure dantza Danel!!

Mila esker guztioi!! Hurrengoa, hiruhilabete honetako azken Ahotsenea izango da!!



















2022(e)ko abenduaren 4(a), igandea

2022ko azaroaren 23ko saioa

 Kaixo kideok!

Jarraian, azaroak 23ko saioko argazkiekin eta bideoekin gozatzeko aukera izango duzue. Aurrera ba!!

Olatzek egin zituen aurkezle lanak.


Primeran!

Lehenengo partehartzaileak ondorengoak izan ziren: Amaiur, Arianne eta Elene eta hirukote honek just dance dantzatu zuen “Ametsetan” abestiarekin.



Zoragarri!!

Ondoren, LH3ko Ayatek, Azizak, Julenek, Albak eta Olaiak “Goazen lagunak” abestu eta dantzatu zuten.


                                                     
                                                                         Mundial!!

LH3ko lagun talde honen ostean, LH4ko Johanek, Martinak, Sarak eta Olatzek Just dance dantza zuten “Erre zenituzten” abestiarekin.




Ederto!!

Bikote baten dantzaz gozatzeko aukera izan genuen gero: Ayanek eta Goretik just dance dantzatu zuten “Aldapan gora” abestiarekin.



Primeran!

Eta amaitzeko, guztion artean Euskaraldiako dantza abestu eta dantzatu genuen.

 



Mila esker guztioi!!!! Hurrengo astean, gehiago!!!









2022(e)ko azaroaren 20(a), igandea

2022ko azaroaren 16ko saioa

 Kaixo berriz ere!

Azaroaren 16ko asteazkenean ere ahotsenea saioa egin dugu aretoan. Partaide mordo bat elkartu gara bertan eta ederto pasatu dugu bertan! Ikusi!

Oraingoan, LH6ko Gari izan da aurkezlea eta parte hartzen lehenengoak, LH6ko Danel eta Aitor izan dira. Hauek, Euskaraldiako abestia kutxa txinatarrekin eskeini digute.



Ederto bikote!!!


Hauen ostean, LH4ko Amaiurrek "Ikusi Mendizaleak" abestia pianoarekin jo zigun.



Kontzertu bikaina Amaiur!!


Eta piano kontzertuaren ostean, LH6ko Wiamek, Isabellak eta LH5eko Aitanak Just dance bat dantzatu zuten Neomak taldearen "Ilargi Berriak" abestiarekin.



Primeran!!

Hauen ostean, LH5eko Gorka eta LH6ko Gari, Just dance batekin eta Neomak taldearen "Hamen" abestiarekin dantzan aritu ziren.



Mundial bikote!!


Eta amaitzeko, bertaratu ginen guztion artean Euskaraldiaren kanta dantzatu genuen.
 


Mila esker guztioi!!! Hurrengoan, gehiago!!!




















2022ko azaroaren 9ko saioa

 Kaixo!

Jarraian, azaroaren 9an egindako saioko argazki eta bideoak ikusiko ditugu. Gozatu!!!!

6.mailako Maddi eta Elaia izan ziren aurkezleak.

Dantzatzen lehenak LH4ko Martina, Sara eta Olatz izan ziren. Just Dance erabili zuten eta "Aldapan Gora" abestiarekin egin zuten dantza.



Primeran!

Ondoren, LH6ko Garik, Adamek, Aimarrek eta LH5eko Gorkak, Ethanek eta Hugok, Just dance bat dantzatu zuten Huntza taldearen "Inondik Inoare" abestiarekin.





Ederto!!!

Hauen ostean, LH4ko Elenek, Ariannek eta Anerrek, "Inondik Inoare" abestia erabiliz just dance bat dantzatu zuten.








Mundial!!

Mila esker guztioi!!! Hurrengo astean gehiago!!!


2022-2023KO MUSIKAKO BLOGA MARTXAN!!

 2022-2023 ikasturtea hasita dugu iada eta musikako bloga ere martxan jartzeko unea iritsi da. 

Blog honetan, Ahotseneako argazkiak eta bideoak ikusgai izango dituzue eta ikasturte honetan, posible bada,  musikarekin lotutako hainbat kontutxo ere jartzeko asmoa daukagu. 

Zuek, artistak, animatu bloga erabiltzera eta bidali zuen proposamenak musikako irakasle Olatz Kortabarria eta Maitane Gomez de Segurari. Beraien helbide elektronikoak ondorengoak dira: 

olatz.kortabarria@luisezeiza.eus eta maitane@luisezeiza.eus

Zuen proposamenak jasotzeko irrikitan gaude!


Hasteko, urriak 5ean egindako 1.go Ahotseneako argazki eta bideoak jarriko ditugu ikusgai blogean. Bertan, 4.mailako ikasleak ikusi ditzakegu dantzan. Beste inor ez zen azaldu... 








Aupa 4.maila! Mila esker!!

2022(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

2.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo guztioi!!!

Pasa den ekainaren 15ean, 2.ziklokoek ikasturte honetako azken ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Jarraian, bertako argazki eta bideoak ikusgai!!

Hasiera emateko, Ayanek eta Elenek "Aldapan gora" abestiarekin Just dance bat dantzatu zuten.




Primeran!!!

Jarraitzeko, Amaiurrek pianoko kontzertu zoragarri bat eskeini zigun guztioi.






Ederto!!!


Ondoren, Anerrek eta Ariannek, Just Dance bat erabiliz "Hitzekin" abestia dantzatu zuten.



Mundial!!

Jarraian, Sarak eta Martinak "Evolution of dance" dantzatu zuten.



Zoragarri!!

Hauen ostean, Olatzek eta Goretik "Baloreak" abestia erabiliz Just dance bat dantzatu zuten.



Ederto!

Eta amaitzeko, LH4ko Dilanek, Arseniik, Raziellak, Sarak eta Paulak, Just Dance erabiliz "Klika Korrika" abestia dantzatu zuten.



Primeran!

Mila esker guztioi!!! Hurrengo ikasturtean, gehiago!!!!!

























2022(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

3.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo:

Aurreko maiatzaren 25ean 3.zikloko ikasleek Ahotsenean parte hartu zuten. Begira, begira!!

Hasteko, Gari, Danel eta Adamek "Aldapan gora" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten. Bikain!




Ondoren, Matixak, Zurak, Lurrek, Eneidak eta Elenek beste Just Dance bat egin zuten "Errepidean" abestiarekin. Mundialak hauek ere!





Hauen ostean dantzan jarraitu zuten; oraingoan, Iratik, Iharak, Elenek eta Eneidak "Heldu da garaia" abestia baliatu zuten dantza egiteko. Zoragarri!!




Ondoren, Aminak eta Maddik gimansia erritmikoko erakustaldi bat egin zuten "Ametsetan" abestia erabiliz. Artistak!!!!


Eta amaitzeko, Maddik, Isabellak, Garik eta Danelek Just Dance bat dantzatu zuten "Aldapan gora" abestia erabiliz. Primeran!!!




Mila esker 3.ziklo!!! Hurrengoan gehiago!!!!!










2022(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

2.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo berriro ere!!!

Oraingoan ere, maiatzaren 18an, 2.ziklokoek aukera izan dute ahotsenean parte hartzeko. Ederto pasatu dugu dantzan, kantuan eta gitarra jotzen!!! Ikusi, ikusi""

Hasteko, Asierrek gitarra jo zuen eta berarekin batera jotzeko eskatu zidan... Egia esan, ni entrenatu gabe nengoen eta ia abestia osorik berak bakarrik jo zuen!! Primeran egin zuen!!!

Bere ostean, Goretik, Amaiurrek, Naifek eta Olatzek, Just Dance bat erabiliz "Baloreak" abestia dantzatu zuten.



        Ederto!!


Ondoren, Ariannek eta Elenek, Just Dance batekin, "Hezi eta Hazi" abestia dantzatu zuten. Beste modu batera eskolako abestia dantzatuta!!




        Mundial!


Gero, Sarak eta Martinak "Erre zenituzten" abestia dantzatu zuten Just Dance batekin. 



Primeran!


Eta bukatzeko, Dilanek, Sarak eta Raziellak eskolako "Hezi eta Hazi" abestia dantzatu eta kantatu zuten. 



Zoragarri!!!

Mila esker danoi eta hurrengoan... aurtengo azken ahotsenea!!!!

2022(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

DEBAGOIENAKO MUSIKA TALDEAK

 Kaixo!

LH4ko ikasleok, musikako saioetan, Debagoieneko musika taldeen "play list" bat sortu dugu. Bertan, Arrasate, Bergara, Oñati, Aramaio, Aretxabaleta eta Eskoriatzako musika taldeak azaltzen dira eta hauen abestiak entzun ditzakezue. Ia gustuko duzuen!!!!



                      

                  EMON                                                    HERIOTZA 


               

 IKER MARTINEZ ETA ZALDI                                LATZEN      

                   HERRENAK


               

                    NEOMAK                                         NOMADAK


                   
        THE CLAYTON                                              THE POTES    



 
                   TRIGGER

2022(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

2.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!

Aurreko maiatzaren 11n 2.ziklokoek Ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Jarraian, bertan ateratako argazki eta bideoak dituzue ikusgai!

Gozatu!

Hasteko, Anerrek, Ayanek, Elenek, Ariannek, Sarak eta Goretik, "Ametsetan" abestia dantzatu zuten.




Primeran!

Ondoren, Amaiurrek eta Martinak "Aldapan Gora" abestia dantzatu zuten Just Dance bat erabilita. 




Ederto!

Hauen ostean, Iliek eta Olatzek "Baratzea dantzan" abestia dantzatu zuten Just dance erabiliz.




Oso ondo!

Jarraian, Asierrek, "Piratas del Caribe" eskeini zigun gitarrarekin.



Mundial, artista!

Eta amaitzeko, denok batera "Piratas del Cariberen" musika erabiliz Just Dance bat dantzatu zuten.



Mila esker 2.ziklo! Hurrengoan gehiago!!!!




2022(e)ko maiatzaren 1(a), igandea

ESKOLAKO BIDAIA MUSIKALA

 Kaixo!!

Gaurkoan, 1.mailakoen proiektu bat jarriko dugu blogean: "Eskolako bidaia musikala" deitzen da eta izenak esaten duen moduan, eskolatik bidai bat proposatzen da soinuen bidez: solairu ezberdinetan dauden gelak azaltzen dira, bertan egiten diren ekintzak... Ea gustatzen zaizuen!!!





3.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo, kaixo!!

Oporretatik bueltan etorri gara eta iada musukorik ez dugu zertan jantzi behar eta taldeka elkartu gaitezke!!! Zein ondo!!!

Horregatik, ondorengo Ahotsenea 3.zikloko ikasleek elkarrekin egindakoa da: 5. eta 6. mailakoek elkarrekin hain zuzen.

Eta aldaketa honetaz gain, hirugarren hiruhileko honetan, Ahotsenean, euskarazko abesti eta musikak erabiliko direla aipatu da, beraz, aldaketak badaude bai!! 

Hementxe pasa den apirilaren 27an burututako Ahotseneako argazki eta bideoak!!!

Hasteko, Maddik eta Iratik aurkezle lanak egin zituzten eta Gari eta Adam aurkeztu zituzten Just Dance bat egiteko. Erabilitako abestia Huntza taldearen "Aldapan gora" izan zen. Ederto egin zuten!!!




Ondoren, Aminak eta Maddik, gimnasia erritmikako "pausu" batzuk egin zituzten Zetak taldearen "Zeinen ederra izango den" abestiarekin. Artistak zuek!!




Beraien ostean, Ellenek, Matixak, Eneidak eta Lurrek Just Dance bat dantzatu zuten Zetak taldearen "Errepidean" kantua erabiliz. 














Dantzari trebe hauen ostean, Iratik, pianoarekin pieza bat jo zuen. Bikain!!




Iratiren "kontzertutxoaren" ostean, amaitzeko, Aminak, Maddik, Eneidak eta Elenek Zetak taldearen "Zeinen ederra izango den" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.





Mila esker 3.ziklo!! Hurrengoa, Maiatzaren 18an!!!!





2022(e)ko martxoaren 27(a), igandea

LH3 eta LH4koen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!

Pasa den martxoaren 23an LH3 eta LH4koek Ahotsenean parte hartu zuten. Jarraian, beraien argazki eta bideoak ikusteko aukera izango duzue. Gozatu!!

Hasteko, Asierrek gitarrarekin "Zorionak zuri" abestia jo zuen. Martinaren urtebetetzea izan zela aprobetxatuz, denon artean abestu genion abestia Asierren gitarraren melodiarekin batera. Oso detaile polita izan zen!!!



Ondoren, Elenek, Ariannek eta Ayanek "Welcome to my town" abestia abestu eta dantzatu zuten.



Hauen ostean, Anerrek, Amaiurrek, Olatzek eta Goretik "Ametsetan" abestia dantzatu zuten.




Eta amaitzeko, denon artean "The evolution of dance" dantzatu genuen. Primeran pasatu genuen!!!




Barkatu, azken bideo hau ikusteko buruak okertu beharko dituzue... Sentitzen dut!!!

Besterik gabe, mila esker 3. maila eta 4.maila!!!! Hurrengoan gehiago abestu eta dantzatuko dugu!!!!