2024(e)ko urtarrilaren 28(a), igandea

Eguerdiko Ahotsenea

 Kaixo, kaixo!!

Berezitasun bezala, eguerdi baten, LHko ikasle osoari zabaldu zitzaizkion Ahotseneako ateak. Zoragarria izan zen ekitaldia! Ikusi eta gozatu!!

Hasteko, LH6ko eta LH5eko Gorkak, Hugok, Ethanek eta Ilik, Waka Wakaren Just dance-a egin zuten Duplaren "Dantza gaua" abestiarekin.



Mundiala!!!


Ondoren, LH6ko Arseniik, Raziellak eta Paulak, Just dance bat dantzatu zuten Bulego taldearen "Bueltan da!!" abestiarekin.



Primeran!!!


Ondoren, LH5eko Sarak eta Olatzek, LH2ko Ederrekin batera, Just Dance bat dantzatu zuten Go!azen taldearen "Lagunak" abestiarekin.



Zoragarri!!


Hirukote honen ostean, bostkote bat!! LH3ko Eimanek, Alisak, Paulak, Izadik eta Irmak Just dance bat dantzatu zuten Kantu Kolore taldearen "Esna zaitez" abestiarekin.



Super ondo!


Ostean, LH1 mailako Zahrak eta Muntahak, Kantu kolore taldearen "Nire gorputza" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.



Primeran!!

Eta dantzek jarraitzen zuten! LH6ko Raziellak, Paulak eta Aitanak Kai Nakai taldearen "Kolpe" abestiarekin Just dance bat dantzatu zuten.



Mundial!

1.zikloko artistek ere dantza egiteko gogoa adierazi zuten eta Anassek, Mikelek eta Ahmedek Just dance bat dantzatu zuten "Baloreak" abestiarekin.



Zoragarri!!


Eta eguerdiko Ahotsenea honi amaiera emateko, hirukote bat abestera animatu zen: Muntaha, Zahra eta Irma. Aupa zuek!!! ETS taldearen "Aukera berriak" abestia abestu zuten.



Super ondo!!


Beste eguerdi baten ere Ahotsenea egingo dugu, eguerdi ederra pasatu genuen eta!!! Mila esker guztioi!! Artista mordo bat ditugu eskolan!! Aupa zuek!!






















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina