2023(e)ko urtarrilaren 14(a), larunbata

2023ko urtarrilaren 11ko saioa

 Kaixo guztioi eta Urte Berri on danoi!!!

2023ko 1.Ahotsenea egin genuen aurreko urtarrilaren 11n. Gure eskolako artistak gogotsu etorri ziren!!

Jarraian, egun horretako argazki eta bideoak ikusi ahal izango dituzue. Gozatu!!

Saio horretako aurkezleak Gorka eta Hugo Cabaña anaiak izan ziren.

Dantza egiten lehenengoak LH5eko Ethan, Alejandro, Gorka eta Hugo izan ziren eta "Waka waka"ren jaust dancea egin zuten "Klika korrika" abestiarekin. 



Ederto!!

Hauen ostean, LH5eko Goretik eta LH4ko Amaiurrek eta Ayanek just dance bat dantzatu zuten Neomak taldearen "Ilargi Berriak" abestiarekin.



Zoragarri!!

Eta amaitzeko, LH4ko Johanek, Anerrek, Ariannek eta Martinak, "Waka waka" just dancea dantzatu zuten "Hitzekin" abestia erabiliz.



Primeran!!


Mila esker parte hartu zenuten guztioi eta ikusle bezala etorri zineten denei!!!
Hurrengoan, gehiago!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina