2023(e)ko urtarrilaren 28(a), larunbata

2023ko urtarrilaren 25eko saioa

 Kaixo guztioi!!

Aurreko asteazkenean, urtarrilaren 25ean, beste Ahotsenea bat burutu genuen. 

Jarraian, bertako argazki eta bideoak ikusi ahal izango dituzue. Gozatu!!


Egun horretako aurkezlea Olatz izan zen.

Ederto Olatz!!


Hasteko, Martinak, gitarrarekin 2 abestiko kontzertua eskeini zigun.

 Zoragarri Martina!!!!


Martinaren ostean, Elenek eta Ariannek, Just Dance bat dantzatu zuten ETS taldearen "Aukera berriak" abestiarekin.


Super ondo bikote!!


Jarraitzeko, Olaiak, Marielak, Albak eta Ayatek "Din dan don" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.


Primeran laukote!!!


Ondoren, Amaiurrek eta Ayanek Just Dance bat egin zuten "Ametsetan" abestia erabiliz.


Mundial bikote!!


Eta amaitzeko, Sarak, Olatzek eta Martinak, "Klika Korrika" abestiarekin, aulkietan eseritako Just Dance bat dantzatu zuten.


Super ondo hirukote!!


Mila esker parte hartu zenuten guztioi eta ikusle bezala bertaratu zineten denoi!!!
Hurrengoan, gehiago!!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina