Kaixo guztioi!
Gaurkoan, abenduaren 7an egindako Ahotseneako bideo eta argazkiak izango dituzue ikusgai.
Martina izan zen aurkezlea.
Kaixo guztioi!
Gaurkoan, abenduaren 7an egindako Ahotseneako bideo eta argazkiak izango dituzue ikusgai.
Martina izan zen aurkezlea.
Kaixo kideok!
Jarraian, azaroak 23ko saioko argazkiekin eta bideoekin gozatzeko aukera izango duzue. Aurrera ba!!
Olatzek egin zituen aurkezle lanak.
Kaixo berriz ere!
Azaroaren 16ko asteazkenean ere ahotsenea saioa egin dugu aretoan. Partaide mordo bat elkartu gara bertan eta ederto pasatu dugu bertan! Ikusi!
Oraingoan, LH6ko Gari izan da aurkezlea eta parte hartzen lehenengoak, LH6ko Danel eta Aitor izan dira. Hauek, Euskaraldiako abestia kutxa txinatarrekin eskeini digute.
Kaixo!
Jarraian, azaroaren 9an egindako saioko argazki eta bideoak ikusiko ditugu. Gozatu!!!!
6.mailako Maddi eta Elaia izan ziren aurkezleak.
Dantzatzen lehenak LH4ko Martina, Sara eta Olatz izan ziren. Just Dance erabili zuten eta "Aldapan Gora" abestiarekin egin zuten dantza.
2022-2023 ikasturtea hasita dugu iada eta musikako bloga ere martxan jartzeko unea iritsi da.
Blog honetan, Ahotseneako argazkiak eta bideoak ikusgai izango dituzue eta ikasturte honetan, posible bada, musikarekin lotutako hainbat kontutxo ere jartzeko asmoa daukagu.
Zuek, artistak, animatu bloga erabiltzera eta bidali zuen proposamenak musikako irakasle Olatz Kortabarria eta Maitane Gomez de Segurari. Beraien helbide elektronikoak ondorengoak dira:
olatz.kortabarria@luisezeiza.eus eta maitane@luisezeiza.eus
Zuen proposamenak jasotzeko irrikitan gaude!
Hasteko, urriak 5ean egindako 1.go Ahotseneako argazki eta bideoak jarriko ditugu ikusgai blogean. Bertan, 4.mailako ikasleak ikusi ditzakegu dantzan. Beste inor ez zen azaldu...
Kaixo guztioi!!!
Pasa den ekainaren 15ean, 2.ziklokoek ikasturte honetako azken ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Jarraian, bertako argazki eta bideoak ikusgai!!
Hasiera emateko, Ayanek eta Elenek "Aldapan gora" abestiarekin Just dance bat dantzatu zuten.
Kaixo:
Aurreko maiatzaren 25ean 3.zikloko ikasleek Ahotsenean parte hartu zuten. Begira, begira!!
Hasteko, Gari, Danel eta Adamek "Aldapan gora" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten. Bikain!
Kaixo berriro ere!!!
Oraingoan ere, maiatzaren 18an, 2.ziklokoek aukera izan dute ahotsenean parte hartzeko. Ederto pasatu dugu dantzan, kantuan eta gitarra jotzen!!! Ikusi, ikusi""
Hasteko, Asierrek gitarra jo zuen eta berarekin batera jotzeko eskatu zidan... Egia esan, ni entrenatu gabe nengoen eta ia abestia osorik berak bakarrik jo zuen!! Primeran egin zuen!!!
Bere ostean, Goretik, Amaiurrek, Naifek eta Olatzek, Just Dance bat erabiliz "Baloreak" abestia dantzatu zuten.
Ondoren, Ariannek eta Elenek, Just Dance batekin, "Hezi eta Hazi" abestia dantzatu zuten. Beste modu batera eskolako abestia dantzatuta!!
Mundial!
Gero, Sarak eta Martinak "Erre zenituzten" abestia dantzatu zuten Just Dance batekin.
Primeran!
Eta bukatzeko, Dilanek, Sarak eta Raziellak eskolako "Hezi eta Hazi" abestia dantzatu eta kantatu zuten.
Zoragarri!!!
Mila esker danoi eta hurrengoan... aurtengo azken ahotsenea!!!!
Kaixo!
LH4ko ikasleok, musikako saioetan, Debagoieneko musika taldeen "play list" bat sortu dugu. Bertan, Arrasate, Bergara, Oñati, Aramaio, Aretxabaleta eta Eskoriatzako musika taldeak azaltzen dira eta hauen abestiak entzun ditzakezue. Ia gustuko duzuen!!!!
EMON HERIOTZA
IKER MARTINEZ ETA ZALDI LATZEN
HERRENAK
NEOMAK NOMADAK
Kaixo!
Aurreko maiatzaren 11n 2.ziklokoek Ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Jarraian, bertan ateratako argazki eta bideoak dituzue ikusgai!
Gozatu!
Hasteko, Anerrek, Ayanek, Elenek, Ariannek, Sarak eta Goretik, "Ametsetan" abestia dantzatu zuten.
Primeran!
Ondoren, Amaiurrek eta Martinak "Aldapan Gora" abestia dantzatu zuten Just Dance bat erabilita.
Kaixo!!
Gaurkoan, 1.mailakoen proiektu bat jarriko dugu blogean: "Eskolako bidaia musikala" deitzen da eta izenak esaten duen moduan, eskolatik bidai bat proposatzen da soinuen bidez: solairu ezberdinetan dauden gelak azaltzen dira, bertan egiten diren ekintzak... Ea gustatzen zaizuen!!!
Kaixo, kaixo!!
Oporretatik bueltan etorri gara eta iada musukorik ez dugu zertan jantzi behar eta taldeka elkartu gaitezke!!! Zein ondo!!!
Horregatik, ondorengo Ahotsenea 3.zikloko ikasleek elkarrekin egindakoa da: 5. eta 6. mailakoek elkarrekin hain zuzen.
Eta aldaketa honetaz gain, hirugarren hiruhileko honetan, Ahotsenean, euskarazko abesti eta musikak erabiliko direla aipatu da, beraz, aldaketak badaude bai!!
Hementxe pasa den apirilaren 27an burututako Ahotseneako argazki eta bideoak!!!
Hasteko, Maddik eta Iratik aurkezle lanak egin zituzten eta Gari eta Adam aurkeztu zituzten Just Dance bat egiteko. Erabilitako abestia Huntza taldearen "Aldapan gora" izan zen. Ederto egin zuten!!!
Beraien ostean, Ellenek, Matixak, Eneidak eta Lurrek Just Dance bat dantzatu zuten Zetak taldearen "Errepidean" kantua erabiliz.
Kaixo!
Pasa den martxoaren 23an LH3 eta LH4koek Ahotsenean parte hartu zuten. Jarraian, beraien argazki eta bideoak ikusteko aukera izango duzue. Gozatu!!
Hasteko, Asierrek gitarrarekin "Zorionak zuri" abestia jo zuen. Martinaren urtebetetzea izan zela aprobetxatuz, denon artean abestu genion abestia Asierren gitarraren melodiarekin batera. Oso detaile polita izan zen!!!