2022(e)ko azaroakren 20(a), igandea

2022ko azaroaren 16ko saioa

 Kaixo berriz ere!

Azaroaren 16ko asteazkenean ere ahotsenea saioa egin dugu aretoan. Partaide mordo bat elkartu gara bertan eta ederto pasatu dugu bertan! Ikusi!

Oraingoan, LH6ko Gari izan da aurkezlea eta parte hartzen lehenengoak, LH6ko Danel eta Aitor izan dira. Hauek, Euskaraldiako abestia kutxa txinatarrekin eskeini digute.



Ederto bikote!!!


Hauen ostean, LH4ko Amaiurrek "Ikusi Mendizaleak" abestia pianoarekin jo zigun.



Kontzertu bikaina Amaiur!!


Eta piano kontzertuaren ostean, LH6ko Wiamek, Isabellak eta LH5eko Aitanak Just dance bat dantzatu zuten Neomak taldearen "Ilargi Berriak" abestiarekin.



Primeran!!

Hauen ostean, LH5eko Gorka eta LH6ko Gari, Just dance batekin eta Neomak taldearen "Hamen" abestiarekin dantzan aritu ziren.



Mundial bikote!!


Eta amaitzeko, bertaratu ginen guztion artean Euskaraldiaren kanta dantzatu genuen.
 


Mila esker guztioi!!! Hurrengoan, gehiago!!!




















2022ko azaroaren 9ko saioa

 Kaixo!

Jarraian, azaroaren 9an egindako saioko argazki eta bideoak ikusiko ditugu. Gozatu!!!!

6.mailako Maddi eta Elaia izan ziren aurkezleak.

Dantzatzen lehenak LH4ko Martina, Sara eta Olatz izan ziren. Just Dance erabili zuten eta "Aldapan Gora" abestiarekin egin zuten dantza.



Primeran!

Ondoren, LH6ko Garik, Adamek, Aimarrek eta LH5eko Gorkak, Ethanek eta Hugok, Just dance bat dantzatu zuten Huntza taldearen "Inondik Inoare" abestiarekin.





Ederto!!!

Hauen ostean, LH4ko Elenek, Ariannek eta Anerrek, "Inondik Inoare" abestia erabiliz just dance bat dantzatu zuten.








Mundial!!

Mila esker guztioi!!! Hurrengo astean gehiago!!!


2022-2023KO MUSIKAKO BLOGA MARTXAN!!

 2022-2023 ikasturtea hasita dugu iada eta musikako bloga ere martxan jartzeko unea iritsi da. 

Blog honetan, Ahotseneako argazkiak eta bideoak ikusgai izango dituzue eta ikasturte honetan, posible bada,  musikarekin lotutako hainbat kontutxo ere jartzeko asmoa daukagu. 

Zuek, artistak, animatu bloga erabiltzera eta bidali zuen proposamenak musikako irakasle Olatz Kortabarria eta Maitane Gomez de Segurari. Beraien helbide elektronikoak ondorengoak dira: 

olatz.kortabarria@luisezeiza.eus eta maitane@luisezeiza.eus

Zuen proposamenak jasotzeko irrikitan gaude!


Hasteko, urriak 5ean egindako 1.go Ahotseneako argazki eta bideoak jarriko ditugu ikusgai blogean. Bertan, 4.mailako ikasleak ikusi ditzakegu dantzan. Beste inor ez zen azaldu... 








Aupa 4.maila! Mila esker!!