2022(e)ko azaroaren 20(a), igandea

2022ko azaroaren 16ko saioa

 Kaixo berriz ere!

Azaroaren 16ko asteazkenean ere ahotsenea saioa egin dugu aretoan. Partaide mordo bat elkartu gara bertan eta ederto pasatu dugu bertan! Ikusi!

Oraingoan, LH6ko Gari izan da aurkezlea eta parte hartzen lehenengoak, LH6ko Danel eta Aitor izan dira. Hauek, Euskaraldiako abestia kutxa txinatarrekin eskeini digute.



Ederto bikote!!!


Hauen ostean, LH4ko Amaiurrek "Ikusi Mendizaleak" abestia pianoarekin jo zigun.



Kontzertu bikaina Amaiur!!


Eta piano kontzertuaren ostean, LH6ko Wiamek, Isabellak eta LH5eko Aitanak Just dance bat dantzatu zuten Neomak taldearen "Ilargi Berriak" abestiarekin.



Primeran!!

Hauen ostean, LH5eko Gorka eta LH6ko Gari, Just dance batekin eta Neomak taldearen "Hamen" abestiarekin dantzan aritu ziren.



Mundial bikote!!


Eta amaitzeko, bertaratu ginen guztion artean Euskaraldiaren kanta dantzatu genuen.
 


Mila esker guztioi!!! Hurrengoan, gehiago!!!




















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina