2022(e)ko azaroaren 20(a), igandea

2022-2023KO MUSIKAKO BLOGA MARTXAN!!

 2022-2023 ikasturtea hasita dugu iada eta musikako bloga ere martxan jartzeko unea iritsi da. 

Blog honetan, Ahotseneako argazkiak eta bideoak ikusgai izango dituzue eta ikasturte honetan, posible bada,  musikarekin lotutako hainbat kontutxo ere jartzeko asmoa daukagu. 

Zuek, artistak, animatu bloga erabiltzera eta bidali zuen proposamenak musikako irakasle Olatz Kortabarria eta Maitane Gomez de Segurari. Beraien helbide elektronikoak ondorengoak dira: 

olatz.kortabarria@luisezeiza.eus eta maitane@luisezeiza.eus

Zuen proposamenak jasotzeko irrikitan gaude!


Hasteko, urriak 5ean egindako 1.go Ahotseneako argazki eta bideoak jarriko ditugu ikusgai blogean. Bertan, 4.mailako ikasleak ikusi ditzakegu dantzan. Beste inor ez zen azaldu... 








Aupa 4.maila! Mila esker!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina