2023(e)ko urtarrilaren 2(a), astelehena

2022ko abenduaren 21eko saioa

 Kaixo guztioi!!

2022 urteko azken Ahotsenea ere egin genuen eta begiratu zein ondo pasatu genuen!!!

LH3ko Ayatek egin zituen aurkezle lanak, primeran egin ere!!



Lehenengoak, LH4 eta LH5eko Elene, Ayane, Amaiur eta Paula izan ziren. Hauek, Just Dance bat dantzatu zuten "Aldapan gora" abestia erabiliz.



Ederto laukote!!


Hauen ostean, LH3ko Olaiak, Albak, Ayatek, Azizak, Jordik eta Marielak "Ole olentzero" abestia erabiliz Just Dance bat dantzatu zuten.



Zoragarri!!


Hauen ostean, LH4ko Martinak, Sarak, Anerrek, Olatzek eta Ariannek "The Evolution of Dance" dantzatu zuten "Olentzero eta Astoa" abestiarekin.



Mundial!


Eta amaitzeko, LH5 eta LH6ko Sarak, Aitanak, Aimarrek, Maddik, Erikek, Adamek, Wiamek eta Garik, Neomak taldearen "Ilargi Berriak" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.



Oso ondo!!


Mila esker guztioi!! 
2023an Ahotseneak martxan jarraituko du!!!!















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina