Kaixo kideok!
Jarraian, azaroak 23ko saioko argazkiekin eta bideoekin gozatzeko aukera izango duzue. Aurrera ba!!
Olatzek egin zituen aurkezle lanak.
Kaixo kideok!
Jarraian, azaroak 23ko saioko argazkiekin eta bideoekin gozatzeko aukera izango duzue. Aurrera ba!!
Olatzek egin zituen aurkezle lanak.
Kaixo berriz ere!
Azaroaren 16ko asteazkenean ere ahotsenea saioa egin dugu aretoan. Partaide mordo bat elkartu gara bertan eta ederto pasatu dugu bertan! Ikusi!
Oraingoan, LH6ko Gari izan da aurkezlea eta parte hartzen lehenengoak, LH6ko Danel eta Aitor izan dira. Hauek, Euskaraldiako abestia kutxa txinatarrekin eskeini digute.
Kaixo!
Jarraian, azaroaren 9an egindako saioko argazki eta bideoak ikusiko ditugu. Gozatu!!!!
6.mailako Maddi eta Elaia izan ziren aurkezleak.
Dantzatzen lehenak LH4ko Martina, Sara eta Olatz izan ziren. Just Dance erabili zuten eta "Aldapan Gora" abestiarekin egin zuten dantza.
2022-2023 ikasturtea hasita dugu iada eta musikako bloga ere martxan jartzeko unea iritsi da.
Blog honetan, Ahotseneako argazkiak eta bideoak ikusgai izango dituzue eta ikasturte honetan, posible bada, musikarekin lotutako hainbat kontutxo ere jartzeko asmoa daukagu.
Zuek, artistak, animatu bloga erabiltzera eta bidali zuen proposamenak musikako irakasle Olatz Kortabarria eta Maitane Gomez de Segurari. Beraien helbide elektronikoak ondorengoak dira:
olatz.kortabarria@luisezeiza.eus eta maitane@luisezeiza.eus
Zuen proposamenak jasotzeko irrikitan gaude!
Hasteko, urriak 5ean egindako 1.go Ahotseneako argazki eta bideoak jarriko ditugu ikusgai blogean. Bertan, 4.mailako ikasleak ikusi ditzakegu dantzan. Beste inor ez zen azaldu...
Kaixo guztioi!!!
Pasa den ekainaren 15ean, 2.ziklokoek ikasturte honetako azken ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Jarraian, bertako argazki eta bideoak ikusgai!!
Hasiera emateko, Ayanek eta Elenek "Aldapan gora" abestiarekin Just dance bat dantzatu zuten.
Kaixo:
Aurreko maiatzaren 25ean 3.zikloko ikasleek Ahotsenean parte hartu zuten. Begira, begira!!
Hasteko, Gari, Danel eta Adamek "Aldapan gora" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten. Bikain!
Kaixo berriro ere!!!
Oraingoan ere, maiatzaren 18an, 2.ziklokoek aukera izan dute ahotsenean parte hartzeko. Ederto pasatu dugu dantzan, kantuan eta gitarra jotzen!!! Ikusi, ikusi""
Hasteko, Asierrek gitarra jo zuen eta berarekin batera jotzeko eskatu zidan... Egia esan, ni entrenatu gabe nengoen eta ia abestia osorik berak bakarrik jo zuen!! Primeran egin zuen!!!
Bere ostean, Goretik, Amaiurrek, Naifek eta Olatzek, Just Dance bat erabiliz "Baloreak" abestia dantzatu zuten.
Ondoren, Ariannek eta Elenek, Just Dance batekin, "Hezi eta Hazi" abestia dantzatu zuten. Beste modu batera eskolako abestia dantzatuta!!
Mundial!
Gero, Sarak eta Martinak "Erre zenituzten" abestia dantzatu zuten Just Dance batekin.
Primeran!
Eta bukatzeko, Dilanek, Sarak eta Raziellak eskolako "Hezi eta Hazi" abestia dantzatu eta kantatu zuten.
Zoragarri!!!
Mila esker danoi eta hurrengoan... aurtengo azken ahotsenea!!!!