Kaixo kaixo guztioi!!!
Hasi ditugu 2025-26 ikasturteko Ahotseneako saioak!!!
Lehenengo saioa ikusi nahi? Aurrera ba!!!
Hasteko, Cabarak eta Azizak, beraiek asmatutako abesti batekin esku jolas bat erakutsi ziguten.
Ikasi dezagun denok esku jolasa!!!
Mila mila esker bikote!!!!!Hemen daukagu letra denok ikasteko:
Hainbat ikasle Luis Ezeiza eskolan
jolasten barre algaran
batek saski besteak futbola
raketa eta ping-ponga.
Tximeleta gela beti gurekin
eta gu beraiekin
Irakasleak onak jatorrak
eta zintzoak
ikasleak benetan lagunak
eta gora aniztasuna (x2)
Eskola Eskoitzako bihotza
Guztiona ta guztiontza (x2)
Esku-jolas honen ostean, Eimanek, Alisak, Naroak, Izadik, Paula eta Marak, "Alboka" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.
Primeran neskak!!!
Dantza honen ostean, Paulak, "Euskara da gure lema" abestia abestu zuen.
Zoragarri, Paula!!!
Jarraian, Bulego taldearen "Egin dezagun dantza" abestiarekin Janirek eta Ederrek dantza eta Irmak abestu egin zuten.
Ikusleak ere dantzan jarri ziren!!!!
Itzel guztiok!!!
Eta ikasturteko lehenengo Ahotseneari amaiera emateko Zahrak, Peiok, Imamak eta Manahilek "Saturnino" dantzatu eta abestu zuten.
Ikusleak ere dantza baten!!!
Mundial!!!
Mila esker Ahotsenea honetan ikusle edo partehartzaile gisa aritu zareten guztioi!!!





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina