2025(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Urriaren 17a

 Kaixo kaixo guztioi!!!

Hasi ditugu 2025-26 ikasturteko Ahotseneako saioak!!!

Lehenengo saioa ikusi nahi? Aurrera ba!!!


Hasteko, Cabarak eta Azizak, beraiek asmatutako abesti batekin esku  jolas bat erakutsi ziguten.  

Ikasi dezagun denok esku jolasa!!!

                                                                Mila mila esker bikote!!!!!

Hemen daukagu letra denok ikasteko:

Hainbat ikasle Luis Ezeiza eskolan 

jolasten barre algaran

batek saski besteak futbola

raketa eta ping-ponga.

Tximeleta gela beti gurekin

eta gu beraiekin

Irakasleak onak jatorrak

eta zintzoak

ikasleak benetan lagunak

eta gora aniztasuna (x2)

Eskola Eskoitzako bihotza

Guztiona ta guztiontza (x2)

                                 

Esku-jolas honen ostean, Eimanek, Alisak, Naroak, Izadik, Paula eta Marak, "Alboka" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.





Primeran neskak!!!


Dantza honen ostean, Paulak, "Euskara da gure lema" abestia abestu zuen.



Zoragarri, Paula!!!


Jarraian, Bulego taldearen "Egin dezagun dantza" abestiarekin Janirek eta Ederrek dantza eta Irmak abestu egin zuten.


Ikusleak ere dantzan jarri ziren!!!!


Itzel guztiok!!!


Eta ikasturteko lehenengo Ahotseneari amaiera emateko Zahrak, Peiok, Imamak eta Manahilek "Saturnino" dantzatu eta abestu zuten.




Ikusleak ere dantza baten!!!


Mundial!!!


Mila esker Ahotsenea honetan ikusle edo partehartzaile gisa aritu zareten guztioi!!!