2025(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Urriaren 17a

 Kaixo kaixo guztioi!!!

Hasi ditugu 2025-26 ikasturteko Ahotseneako saioak!!!

Lehenengo saioa ikusi nahi? Aurrera ba!!!


Hasteko, Cabarak eta Azizak, beraiek asmatutako abesti batekin esku  jolas bat erakutsi ziguten.  

Ikasi dezagun denok esku jolasa!!!

                                                                Mila mila esker bikote!!!!!

Hemen daukagu letra denok ikasteko:

Hainbat ikasle Luis Ezeiza eskolan 

jolasten barre algaran

batek saski besteak futbola

raketa eta ping-ponga.

Tximeleta gela beti gurekin

eta gu beraiekin

Irakasleak onak jatorrak

eta zintzoak

ikasleak benetan lagunak

eta gora aniztasuna (x2)

Eskola Eskoitzako bihotza

Guztiona ta guztiontza (x2)

                                 

Esku-jolas honen ostean, Eimanek, Alisak, Naroak, Izadik, Paula eta Marak, "Alboka" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.





Primeran neskak!!!


Dantza honen ostean, Paulak, "Euskara da gure lema" abestia abestu zuen.



Zoragarri, Paula!!!


Jarraian, Bulego taldearen "Egin dezagun dantza" abestiarekin Janirek eta Ederrek dantza eta Irmak abestu egin zuten.


Ikusleak ere dantzan jarri ziren!!!!


Itzel guztiok!!!


Eta ikasturteko lehenengo Ahotseneari amaiera emateko Zahrak, Peiok, Imamak eta Manahilek "Saturnino" dantzatu eta abestu zuten.




Ikusleak ere dantza baten!!!


Mundial!!!


Mila esker Ahotsenea honetan ikusle edo partehartzaile gisa aritu zareten guztioi!!!





























2025(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

Urtarrilak 15eko Ahotsenea

 Kaixo!

2025 urteko lehenengo Ahotsenea ikusteko prest? Aurrera ba!!!

Saio honetako aurkezle lanak Markel Gil-ek egin zituen.



Mundial!!


Hasteko, Angelak eta Duak "Parabara" abestia abestu zuten.



Zoragarri bikote!!


Ondoren, Ainek, Just Dance bat dantzatu zuen ETS taldearen "Zurekin batera" abestiarekin.



Primeran artista!!!


Saio honetan ikusle pila batek parte hartu zuten!!!




Jarraian, Ederrek eta Olatzek, Just Dance bat dantzatu zuten "Lagunak" abestiarekin.



Ederto bikote!!


Atzeko aldean ere dantzari pila bat aritu zen dantzan...


A ze kuadrila!


Saioarekin jarraitzeko, Azizak, Mamiak eta Cabarak Goazen-en "Zukutu" abestia abestu zuten.



Zoragarri hirukote!!


Eta saioari amaiera emateko, Olaiak eta Albak "Zure atzetik" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.



Mundial bikote!!


Eta atzekaldeko espazio guztian dantzarako gogoz zeudenak dantzan primeran aritu ziren.



Berriz ere, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Zoragarriak dira Ahotseneak zuen guztion partehartzearekin!!! Mila esker!!


































2025(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

Abenduak 18ko Ahotsenea

 Kaixo!!

Abenduaren 18an egindako Ahotsenea ikusteko eta entzuteko prest? Aurrera ba!!

Saio honetako aurkezleak Urtats eta Aiman izan ziren.


Primeran bikote!!!


Saioari hasiera emateko, Jordik, "Ikusi mendizaleak" abestia abestu zuen karaoke moduan.



Zoragarri!! Artista handia zara gero!!


Ondoren, Albak eta Olaiak Bulego taldearen "Kantu 1" abestia abestu eta dantzatu zuten.




Mundial bikote!!!


Jarraian, Muntahak eta Zahrak, "Nire gorputza da" abestia erabiliz, Just Dance bat dantzatu zuten.



Primeran bikote!!!


Eta saioa amaitzeko, Alisak, Izadik, Eimanek, Naroak eta Irmak, Just Dance bat dantzatu zuten "Lagunak" abestiarekin.



Ederto boskote!!!


Saio hau ere ederra izan zen. Mila esker parte hartu zenuten guztioi eta ikusten egon zinetenoi ere!!! Hurrengoan, gehiago!!