Kaixo guztio!!
Aste honetan, bai asteartean baita asteazkenean ere burutu zen Ahotsenea. Hemen, astearteko saioa izango duzue ikusgai. Gozatu!!
Saioari hasiera emateko Sarak, Ederrek, Olatzek eta Aimanek Just Dance bat dantzatu zuten ETS taldearen "Zure atzetik" abestiarekin.
Zoragarri laukote!!!
Saioarekin jarraitzeko, Elenek, Ariannek, Amaiurrek eta Ayanek Just Dance bat dantzatu zuten Zetak taldearen "Errepidean" kantuarekin.
Primeran!!!
Ondoren, Alisak, Izadik, Paulak, Eimanek, Naroak, Cabarak, Aimanek eta Jordik, Just Dance bat dantzatu zuten Bulego taldearen "Kantu bat " abestiarekin.
Mundial kuadrila!!
Abestera ere animatu ziren gure ondorengo artistak: Olaiak, Peiok, Manahilek, Imamak, Albak eta Itsasok "Baloreak" abestia abestu zuten.
Ederra!!!
Eta amaitzeko, hirukote bat: Izadik, Alisak eta Eimanek Just Dance bat dantzatu zuten Zetak taldearen "Itzulera" abestiarekin.
Itzel, hirukote!!!
Ahotsenea honetan ere primeran pasatu genuen!!! Mila esker parte hartu eta ikustera etorri zareten guztioi!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina