2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

AHOTSENEA BERRIRO MARTXAN!!!!

 


Kaixo danoi!!

Hainbat urtetan geldi egon ostean, bai musika bloga baita Ahotsenea ere martxan jarriko ditugu. πŸ˜„πŸ˜„πŸ˜„πŸ˜„πŸŽ†πŸŽ‡πŸŽ‰πŸŽŠπŸŽΆπŸŽΆ


Ahotseneak azaroaren 10ean zabalduko ditu aretoko ateak goizeko 11:00tatik 11:30 bitartera eta ekitaldia irekiko dutenak 6.mailako ikasleak izango dira. Ondoren, azaroaren 17an eta ordu berdinean, 5.mailakoek izango dute Ahotsenean parte hartzeko aukera eta azaroaren 24an 3. eta 4.mailakoen txanda izango da.

Hona hemen ikasturte honetako egutegia:



Ahotsenean, zuen musikaren inguruko abileziak aurkeztu ahal izango dituzue: musika tresnekin kontzertutxoak, karaokea erabiliz abestiak abestu, koreografia ezberdinak... Musikarekin harremana duen edozer egiteko aukera izango duzue, beti ere elkar errespetatuz eta eginiko lana eta esfortzua baloratuz.



Laguntza behar izanez gero, musikako Maitane irakaslearekin hitz egin edo emaila idatzi: maitane@luisezeiza.eus-era!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina