2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena

LH3-4koen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!

Aurreko asteazkenean, urtarrilaren 26an, LH3koek eta LH4koek AHOTSENEAN parte hartu zuten. Ikusi nahi duzue nola ibili ginen? Hemen daude ba argazki eta bideoak!!!!

Hasteko, Arianne eta Elenek, "The Evolution of dance" dantzatu zuten. 






Ondoren, Iliek eta Dilanek "Pepas" abestia abestu zuten eta... dantza egiteko gogoei ere ezin izan zieten eutsi!!!





Bikote honen ostean, Paula, Martina, Aitana eta Dilanek, "Todo de ti" abestia abestu zuten. Hauek ere dantzan amaitu zuten!!!




Taldea oso animatuta zebilen eta gehienek, "Waka Waka" abestia dantzatu zuten.






Olatz abesti bat abesteko gogoz geratu zen beraz, lasai, zeu hasiko zara hurrengo Ahotsenean!!

Hurrengoan gehiago kuadrila!

Mila esker!!


2022(e)ko urtarrilaren 24(a), astelehena

LH5ekoen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!

Pasa den urtarrilaren 19an LH5ekoen txanda izan zen Ahotsenean. Jarraian, egun hartako argazki eta bideoak ikusi ahal izango dituzue.


Hasteko, Gari, Adam, Egoi eta Danelek Just Dance egin zuten;"One direction" kantua dantzatu zuten. Hona hemen bideo zatitxo bat!!


Ondoren, Wiam, Isabella eta Maddik "Mi gente" abesti dantzatu zuten Just dancerekin.




Hauen ostean, Adamek "je t´aime" abestia abestu zuen. Musukoarekin asko ez denez entzuten... kide guztiek lagundu zioten!




Gogotsu zebiltzan LH5ekoak eta ia denek Just danceko "Tusa" abestia dantzatu zuten!



Eta bukatzeko, Danelek pelikula baten soinu banda jo zuen pianoarekin.





Ederto pasatu genuen!!! Hurrengoan.... gehiago!!!!

                                                                                    Mila esker!!

2022(e)ko urtarrilaren 3(a), astelehena

GURE ESKOLAKO HIZKUNTZETAN HAUR KANTAK

 Kaixo!

LH3ko ikasleek, musikako saioetan, gure eskolako hizkuntzetan dauden haur kanta batzuk aztertu dituzte eta "play list" bat egin dute. 

Jarraian, LH3koek egindako haur kanten zerrenda ikusi ahal izango duzue eta bertan, hizkuntza ezberdinak azalduko dira. Hizkuntza bakoitzean, ikasle batek haur kantaren inguruko informazioa emango du eta ondoren, haur kanta hori entzuteko aukera izango duzue.

Gozatu LH3koen proiektuaren emaitzarekin!!!


                          

   Arabieraz                Errumanieraz                 Errusieraz                   Gazteleraz


 
                             
Euskaraz                     Kubatarrez                      Polakoz                      Ukranieraz


   
         
    Urduz                       Venezuelarrez

2021(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

LH6koen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo, abenduaren 15ean, LH6koek beraien 2. ahotsenea saioa burutu zuten. 

Jarraian, saio horretako irudi eta bideoak ikusteko aukera izango duzue. Gozatu!!!


Saio honetako aurkezleak Zura, Lur eta Matixa izan ziren eta primeran moldatu ziren!


Lehenengo artistak Elene Mena eta Maddi izan ziren eta beraiek "Limbo" izeneko abestiareki Just dance egin zuten. Beti bezala, aurrez letraren itzulpena egin eta letrak zer esaten zuen aztertu genuen denon artean.



Ondoren, beste artista baten txanda izan zen. Iratik, pianoz "El artista" izeneko abestia jo zuen. Ederto gainera!






Iratiren ostean, neska talde batek "Mi gente" abestiarekin Just dance egin zuten: Amina, Ellen eta Irati izan ziren dantzariak. Abestiaren letra ere, aurrez aztertu genuen.



Eta amaitzeko, Zura, Lur, Matixa eta Eneidak "Don´t go yet" abestia dantzatu zuten. 






MILA ESKER GUZTIOI!!!









2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

LH5ekoen AHOTSENEAN IRUDITAN

 Kaixo!

Pasa den asteazkenean LH5ekoen txanda izan zen Ahotsenean... Elaia eta Isabella bakarrik etorri ziren baina ederto pasatu genuen hirurok elkarrekin!!!

Hasteko, pianoa jotzen ikasten aritu ginen



Eta amaitzeko, Tik Tok-eko "Love nwantiti" beraien gustuko abestia dantzatu zuten. Gaurkoan ere, entzuten eta dantzatzen ditugun abestien letren inguruan hausnartu behar dugula gogoratu behar... Kontuz abestiak esaten dituen gauzekin!!! Aurrez aztertu behar dira hitzok...


Hurrengoan, gehiago!




2021(e)ko azaroaren 19(a), ostirala

LH3 eta LH4koen AHOTSENEA IRUDITAN!!

Kaixo!

Pasa den asteazkenean, azaroak 17an, LH3koek, LH4koek eta tximeleta gelako Belitek eta Imamak parte hartu zuten ahotsenean. Ederto ibili ginen!!! Hementxe argazki eta bideoak!!!


LH3 eta LH4ko ikasleentzat lehenengoa aldia zen Ahotsenean parte hartzen zutena eta oraingo honetan ez zen aurkezlerik egon.

Lehenengoak dantza egiten Sara eta Martina izan ziren. Hauek Just dance dantzatu zuten, "Timber" abestia. Gogoratu genuen, abestien letrak aztertu behar ditugula askotan hizkuntza sexista izaten baitute, abesti honen kasuan adibidez.


 

Ondoren, Iliek, Anerrek eta Dilanek "The evolution of dance" dantzatu zuten.



Olatz, Aitana eta Paulak "Aitana & Zoiloren 

Mon amour abestia abestu eta dantzatu zuten.

 

 




Eta bukatzeko Arianne, Ayane, Belit, Elene eta Goretik "Minions-en Papaya" dantzatu zuten. 
Bukaerarako, ahotseneako partaide guztiak dantzan zeuden!!!!






Amaieran danok dantzan!

Urtarrilean, berriro elkartuko gara!!!!

2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

LH6koen AHOTSEA IRUDITAN!!!

Kaixo musikariok!!

Jarraian, aurreko asteazkenean, LH6koek egindako Ahotseneako argazki eta bideoak ikusi ahal izango dituzue.


Aurkezle lanetan, Zura eta Lur.




Elene eta Maddik Just danceko "Timber" izeneko abestia dantzatu zuten. 

Aurrez, komentatzen ibili ginen abestien letrak aztertu behar ditugula, askotan, emakumea objetu sexual bat bezala aurkezten baitute eta hori ez delako onargarria.

            Elene eta Maddi dantzan.



Iratik, "Ikusi Mendizaleak" abestia jo zuen pianoarekin



 Irati pianoa jotzen.


Lur, Zura, Matixa eta Malenek just dance egin zuten, “Waka waka” abestia.



Iker eta Enaitz Aperribaik marrazki bizidun japones batzuen abestia abestu eta dantzatu zuten: “One piece opening 16 Hands up!”




Iratik, Fatimak, Aminak eta Ellenek just danceko “What makes you beautiful” abestia dantzatu zuten.



     Irati, Fatima, Amina eta Ellen dantzan.


MILA ESKER GUZTIOI!!!!!!!