2022(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

DEBAGOIENAKO MUSIKA TALDEAK

 Kaixo!

LH4ko ikasleok, musikako saioetan, Debagoieneko musika taldeen "play list" bat sortu dugu. Bertan, Arrasate, Bergara, OƱati, Aramaio, Aretxabaleta eta Eskoriatzako musika taldeak azaltzen dira eta hauen abestiak entzun ditzakezue. Ia gustuko duzuen!!!!



                      

                  EMON                                                    HERIOTZA 


               

 IKER MARTINEZ ETA ZALDI                                LATZEN      

                   HERRENAK


               

                    NEOMAK                                         NOMADAK


                   
        THE CLAYTON                                              THE POTES    



 
                   TRIGGER

2022(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

2.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!

Aurreko maiatzaren 11n 2.ziklokoek Ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Jarraian, bertan ateratako argazki eta bideoak dituzue ikusgai!

Gozatu!

Hasteko, Anerrek, Ayanek, Elenek, Ariannek, Sarak eta Goretik, "Ametsetan" abestia dantzatu zuten.




Primeran!

Ondoren, Amaiurrek eta Martinak "Aldapan Gora" abestia dantzatu zuten Just Dance bat erabilita. 




Ederto!

Hauen ostean, Iliek eta Olatzek "Baratzea dantzan" abestia dantzatu zuten Just dance erabiliz.




Oso ondo!

Jarraian, Asierrek, "Piratas del Caribe" eskeini zigun gitarrarekin.



Mundial, artista!

Eta amaitzeko, denok batera "Piratas del Cariberen" musika erabiliz Just Dance bat dantzatu zuten.



Mila esker 2.ziklo! Hurrengoan gehiago!!!!




2022(e)ko maiatzaren 1(a), igandea

ESKOLAKO BIDAIA MUSIKALA

 Kaixo!!

Gaurkoan, 1.mailakoen proiektu bat jarriko dugu blogean: "Eskolako bidaia musikala" deitzen da eta izenak esaten duen moduan, eskolatik bidai bat proposatzen da soinuen bidez: solairu ezberdinetan dauden gelak azaltzen dira, bertan egiten diren ekintzak... Ea gustatzen zaizuen!!!





3.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo, kaixo!!

Oporretatik bueltan etorri gara eta iada musukorik ez dugu zertan jantzi behar eta taldeka elkartu gaitezke!!! Zein ondo!!!

Horregatik, ondorengo Ahotsenea 3.zikloko ikasleek elkarrekin egindakoa da: 5. eta 6. mailakoek elkarrekin hain zuzen.

Eta aldaketa honetaz gain, hirugarren hiruhileko honetan, Ahotsenean, euskarazko abesti eta musikak erabiliko direla aipatu da, beraz, aldaketak badaude bai!! 

Hementxe pasa den apirilaren 27an burututako Ahotseneako argazki eta bideoak!!!

Hasteko, Maddik eta Iratik aurkezle lanak egin zituzten eta Gari eta Adam aurkeztu zituzten Just Dance bat egiteko. Erabilitako abestia Huntza taldearen "Aldapan gora" izan zen. Ederto egin zuten!!!




Ondoren, Aminak eta Maddik, gimnasia erritmikako "pausu" batzuk egin zituzten Zetak taldearen "Zeinen ederra izango den" abestiarekin. Artistak zuek!!




Beraien ostean, Ellenek, Matixak, Eneidak eta Lurrek Just Dance bat dantzatu zuten Zetak taldearen "Errepidean" kantua erabiliz. 














Dantzari trebe hauen ostean, Iratik, pianoarekin pieza bat jo zuen. Bikain!!




Iratiren "kontzertutxoaren" ostean, amaitzeko, Aminak, Maddik, Eneidak eta Elenek Zetak taldearen "Zeinen ederra izango den" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.





Mila esker 3.ziklo!! Hurrengoa, Maiatzaren 18an!!!!





2022(e)ko martxoaren 27(a), igandea

LH3 eta LH4koen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!

Pasa den martxoaren 23an LH3 eta LH4koek Ahotsenean parte hartu zuten. Jarraian, beraien argazki eta bideoak ikusteko aukera izango duzue. Gozatu!!

Hasteko, Asierrek gitarrarekin "Zorionak zuri" abestia jo zuen. Martinaren urtebetetzea izan zela aprobetxatuz, denon artean abestu genion abestia Asierren gitarraren melodiarekin batera. Oso detaile polita izan zen!!!



Ondoren, Elenek, Ariannek eta Ayanek "Welcome to my town" abestia abestu eta dantzatu zuten.



Hauen ostean, Anerrek, Amaiurrek, Olatzek eta Goretik "Ametsetan" abestia dantzatu zuten.




Eta amaitzeko, denon artean "The evolution of dance" dantzatu genuen. Primeran pasatu genuen!!!




Barkatu, azken bideo hau ikusteko buruak okertu beharko dituzue... Sentitzen dut!!!

Besterik gabe, mila esker 3. maila eta 4.maila!!!! Hurrengoan gehiago abestu eta dantzatuko dugu!!!!

LH5ekoen AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo!!

Pasa den martxoaren 16an LH5ekoek hartu zuten parte Ahotsenean. Hementxe beraien argazki eta bideoak!!!!

Hasteko, Garik, Egoik eta Adamek "Policeman" abestia dantzatu zuten.



Ondoren, Isabellak, Wiamek eta Danelek "Chantaje" abestia dantzatu zuten... eserita!!!!





Ondoren, Danelek abesti bat abestu zuen.



Abesteko gogoekin jarraitzen zuten eta Egoik eta Adamek beste abesti bat abestu zuten.


Eta bukatzeko, denon artean "Shaky Shaky" abestia dantzatu zuten. 


Mila esker 5.maila!!! Hurrengoan gehiago!!!!!


2022(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

LH3 eta LH4koen AHOTSENEA IRUDITAN

Kaixo!

Pasa den otsailaren 23an LH3ko eta LH4ko ikasleek ahotsenean parte hartzeko aukera izan zuten. Hementxe argazki eta bideoak!!


Hasteko, Martinak, Raziellak, Sarak eta Dilanek "Macarena" dantzatu zuten.



Ondoren, Anerrek, Ariannek, Elenek eta Imamak Potx eta Lotxen "Auskalomendi" abestia kantatu eta dantzatu zuten.



Beraien ostean, Naif, Martina, Dilan, Sara, Elene, Arianne, Raziella, Goreti, Aner, Belit, Imama eta Ayane abesti pare bat abestu eta dantzatzera animatu ziren. Aupa ekipo!!!






Mila esker 3.4.maila!!!!!

Hurrengoan gehiago!!!