2022(e)ko maiatzaren 1(a), igandea

3.ZIKLOKOEN AHOTSENEA IRUDITAN

 Kaixo, kaixo!!

Oporretatik bueltan etorri gara eta iada musukorik ez dugu zertan jantzi behar eta taldeka elkartu gaitezke!!! Zein ondo!!!

Horregatik, ondorengo Ahotsenea 3.zikloko ikasleek elkarrekin egindakoa da: 5. eta 6. mailakoek elkarrekin hain zuzen.

Eta aldaketa honetaz gain, hirugarren hiruhileko honetan, Ahotsenean, euskarazko abesti eta musikak erabiliko direla aipatu da, beraz, aldaketak badaude bai!! 

Hementxe pasa den apirilaren 27an burututako Ahotseneako argazki eta bideoak!!!

Hasteko, Maddik eta Iratik aurkezle lanak egin zituzten eta Gari eta Adam aurkeztu zituzten Just Dance bat egiteko. Erabilitako abestia Huntza taldearen "Aldapan gora" izan zen. Ederto egin zuten!!!




Ondoren, Aminak eta Maddik, gimnasia erritmikako "pausu" batzuk egin zituzten Zetak taldearen "Zeinen ederra izango den" abestiarekin. Artistak zuek!!




Beraien ostean, Ellenek, Matixak, Eneidak eta Lurrek Just Dance bat dantzatu zuten Zetak taldearen "Errepidean" kantua erabiliz. 














Dantzari trebe hauen ostean, Iratik, pianoarekin pieza bat jo zuen. Bikain!!




Iratiren "kontzertutxoaren" ostean, amaitzeko, Aminak, Maddik, Eneidak eta Elenek Zetak taldearen "Zeinen ederra izango den" abestiarekin Just Dance bat dantzatu zuten.





Mila esker 3.ziklo!! Hurrengoa, Maiatzaren 18an!!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina